Bidalketa baldintzak

Bidalketaren kostua iragarritako prezioan sartuta dago. Jasotzean ordaintzeko aukerak 1,5 €-ko kostu gehigarria du.
 
Laranjak zure eskaera jaso eta hurrengo egunean bilduko ditugu, eskaera ostiralean, larunbatean edo igandean egiten denean izan ezik (kasu horietan, hurrengo astelehenean bilduko ditugu), eta berehala bidaliko ditugu (garraio-zerbitzuak 24 ordutan egingo du entrega). Egun naturala hartuko da eskaera egiten den eguntzat, hau da, 00:00etatik 23:59ra.
 
Eguraldia dela-eta laranjak aurreikusitako egunean bildu ezin baditugu (laranjek lehor egon behar dute ongi kontserbatzeko), aukera dugun lehen lanegunean bildu eta bidaliko ditugu.

Naranjas de Cullera enpresak kontratatutako garraioa 24 ordutan entregatzeko zerbitzu bat da. Dena dela, oso ehuneko txiki batean bada ere, gure enpresaren kudeaketarekin zerikusirik ez duten eta entrega atzeratu dezaketen gorabeherak ager daitezke. Naranjas de Cullera enpresak ez du erantzukizunik izango atzerapen horietan, baina, nolanahi ere, gure bezeroen interesen alde jokatuko dugu.

Entrega adierazitako helbidean egiteko aukerarik izan ezean, garraiolaria bezeroarekin harremanetan jarriko da beste entrega bat adosteko. Hori dela-eta, harremanetan jartzeko telefono-zenbaki bat eskatuko dizugu eskaera egiten duzunean.

Garraioagatik kaxa egoera txarrean jasotzen baduzu, jakinarazi garraiolariaren albaranean, sinatu eta jaso entrega. Halaber, egin argazkiren bat eta bidali mezu bat gure helbide elektronikora (info@naranjasdecullera.com). Gaiaren eremuan, idatzi “Reclamación transporte”. Mezuan, deskribatu labur-labur ikusitako okerrak, erantsi argazkiak, eta adierazi beste entregaren bat jaso ala dirua itzultzea nahi duzun.

Beste edozein arrazoirengatik laranjak zure gustukoak ez badira, jarri gurekin harremanetan eta irtenbide bat emango dizugu.