Erosi MANDARINAK

Información

Actualmente sirviendo la variedad: Clemenvilla.

Próximo día de envío: Lunes, 27/01/2020.

Mandarina Clemenvilla

Gure neguko mandarina Clemenvilla barietatekoa da. Azal leuna eta mehea du, laranja-kolore bizikoa, eta, neurri batean, gorrixka. Bolumen berarekin, beste mandarina batzuek baino pisu handiagoa du. Oro har, ez du hazirik, baina batzuk ager daitezke polinizazio gurutzatuaren ondorioz. Askorentzat, zapore bikainagatik, iztupa leunagatik eta zuku kantitate handiagatik, “delicatessen” gozoa da mandarinen artean, beste mandarina batzuk bezain erraz zuritzen ez bada ere. Mahaiko mandarina bikaina da, baina, zuku kantitate handia ematen duenez gero, zukutarako ere erabil daiteke. Bildu ondoren, beste mandarina batzuk baino hobeto eta luzaroago kontserbatzen da (20-30 egun leku fresko eta lehorrean, eguzkiaren zuzeneko argitik urrun).