Nor gara?

Laranjadiak dituen Cullerako familia bat gara.
 
Ni Ruth Palomero naiz eta Internet bidezko salmentez arduratzen naiz. Nire aitaginarreba Joaquinek eta nire osaba Tomasek zaintzen dituzte laranjadiak urtez urte (urte asko dira dagoeneko) eta arreta handiz, jan daitezkeen laranja eta mandarinarik onenak lortzeko.
 
Gure laranjadiak Mareny de Cullera izeneko inguruan kokatuta daude, hondartzatik oso hurbil, eskaintzen ditugun barietateak lantzeko paregabea den lur hareatsu batean eta ingurune natural zoragarri baten barruan (“Parc Natural de l'Albufera” izeneko parkean).
 
Hainbat helbururekin ekin diogu abentura honi: alde batetik, lanerako geure aukera sortzea eta laranjadia produkzioan edukitzen saiatzea, bestetik, Joaquín jaunari eta Tomás jaunari laranjak bidezko prezioan ordaintzea, eta, azkenik, zeuk, gure familiak bezalaxe, laranjarik onenak fruta bildu berriaren propietate guztiekin kontsumitzeko aukera izatea. Izan ere, gure laranjak ez dira hotz-ganberetan eta biltegietan heltzen, zuhaitzean bertan baizik, eta zure etxera ahal bezain laster eramateko konpromisoa hartu dugu gure gain.